Zumarragako Azoka bertako produktua, kultura, balioak eta Zumarragako aniztasuna batzen dituen larunbateroko topagunea da.
Herriaren erdigunea da, eta bertan gauzatzen dira gure lurraldeko onenaren eta Azokara joaten garenon arteko loturak; Azokan ekoizleak protagonistak gara eta gure produktuak, ekoizteko modua, bertako kultura eta Azokara ilusioz bertaratzen zareten zumarragarron konektatzeko une eta harreman eremua da.
Azokan bertako produktuak topatuko dituzu; garaian garaikoak, aniztasun handikoak, koloretsuak, kalitatezkoak eta bertan zein modu sostengarrian - Km 0- ekoitzitako produktuak. Aldi berean, asteroko erosketa osatzen lagunduko dizuten beste hainbat elikadura postu ere topatuko dituzu, fruta postuak, olibak, gozoki eta pastak, bakailaoa, urdaitegia…. Hauekin batera, beste hainbat postu daude, eskaintza global bat osatzen duten postuak, textila, moda, etxerako produktuak...