Erabiltzaileek webguneko edozein formularioren bidez emandako informazioa Zumarragako Udalak (IFK: P2008600E; helbidea: Euskadi Plaza, 1, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa) jaso, bildu, kudeatu eta erabiliko du.
Oro har, erabiltzaileak emandako informazioa erabiliko du erakundeak, honako helburu hauetarako:
Hala ere, webgune honetan datu pertsonalak biltzeko zenbait formulario aurkituko dituzu. Formulario horietako bakoitzean, horien bidez ematen dituzun datuen tratamenduari buruzko informazio zehatza aurkituko duzu.
Erakundeak informazioa kudeatzeko Mailchimp web-aplikazioa erabiltzen du marketing plataforma modura, beraz, harpidetza egiten denean zure informazioa erakunde horri bidaltzen zaiola onartzen duzu. Mailchimpen pribatutasun politikak irakurri ditzakezu hemen.
Horrezgain, erakundeak ez dio informazio hori hirugarren inori emango, salbu eta indarreko legeriak horretara behartzen badu (adibidez, polizia-ikerketa baten esparruan egindako eskaera ofizial bat), edo webgune hori mantentzeko eta kudeatzeko edo jasotako eskaerei erantzuteko beharrezkoak diren zerbitzuak erakundeari ematen dizkioten hornitzaileak badira.
4. Eskatutako informazioa nahitaezkoa edo aukerakoa izatea
Formulario bakoitzeko nahitaezko datuak hala identifikatuko dira inprimakian bertan. Informazio hori ez emateak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua gauzatzea eragotziko du.
Erabiltzaileak bere baimena ezeztatu eta bere datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak baliatu ahal izango ditu, bai eta tratamenduari mugak jarri edo zuzenean aurka egin ere edo datu horiek transferitzeko eskubidea baliatu ahal izango du, azoka@zumarraga.eus helbidera mezu elektroniko bat bidalita.
Era berean, informazio gehiago nahi badu edo datu pertsonalak babesteko eskubidea urratu zaizula uste badu, erreklamazioa aurkeztu ahal izango da DatuakBabestekoEspainiakoAgentzian (www.aepd.es).
Erabiltzaileak bermatzen du 18 urtetik gorakoa dela eta emandako informazioa zehatza eta egiazkoa dela.
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du erakundeari jakinarazteko emandako informazioa aldatzen bada, posta elektroniko baten bidez, azoka@zumarraga.eus helbidera, webgunearen erabiltzaile gisa identifikatuz eta aldatu beharreko informazioa zehaztuz jakinaraziko duela.
Erabiltzaileak hirugarrenen datu pertsonalak edozein helburutarako ematen baditu, bermatu egingo du aldez aurretik kaltetuei informazioa eman diela eta baimena lortu duela bere datuak erakundeari jakinarazteko.
Erabiltzaileak bermatzen du kaltetuak 18 urtetik gorakoak direla eta emandako informazioa zehatza eta egiazkoa dela.
Erabiltzaileak baldintza horiek ez betetzeagatik erantzukizunak sortzen badira, ez-betetze horren ondorioei erantzun beharko die.
Erabiltzaileak onartu egiten du cookie-ak eta IP helbideen jarraipenerako fitxategiak erabiltzea, eta erakundeak datu estatistikoak jasotzeko aukera ematen dio: lehen bisitaren data, bisitatu den aldikopurua, azkenbisitaren data, URL eta jatorrizko domeinua, erabilitako esploratzailea eta pantailaren bereizmena.
Erabiltzaileak cookie-ak sortzea eragozteko aukera du, dagokion aukera hautatuta bere nabigazio-programan. Hala ere, erakundeak ez du bere gain hartzen horiek desaktibatzeak orrialdearen funtzionamendu egokia eragotziko duenik.
Cookie-i buruzko informazio gehiago lor dezakezu cookie-n politikan.
Erakundeak beharrezko neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartu ditu datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe eskuratzea saihesteko, kontuan hartuta teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta arriskuak, giza ekintzatik edo ingurune fisiko edo naturaletik datozenak.
Hala ere, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla mendera ezinak.
Gure Pribatutasun Politikan jasotzen den informazioari buruz zalantzaren bat baduzu, posta mezu bat bidal dezakezu helbide honetara: azoka@zumarraga.eus