Ekoizlea-Baserritarra Ardi gazta
MAKATZA Baserria
makatzabaserria@gmail.com
https://linktr.ee/MakatzaBaserria
Takilen preferentziak
Eskaerak telefonoz edo WhatsApp-ez
Gazta ekoizleak dira, Legazpiko telleriarte auzoan dute euren artalde 250 ardi inguruz osatua, latxa mutur beltzak, hain zuzen. Bertan, ardi gazta eta esnea ekoizten dute, 3.500-4.000 gazta kilo inguru urtean, Idiazabal jatorriko deitura duen gazta; baita madalenak, baserriko ogia eta sagar dultzea ere. Azken urteotan hainbat sari jaso dituen ekoizlea da, esaterako 2017. Urtean Gipuzkoako Gazta Txapelketa irabazi zuen, Legazpin ARtzai egunean, eta hurrengo urtean Gernikan bigarren postua lortu zuen. Urtetan Pedro Gabiria eta Ines Argarate arduratu dira artaldeaz, eta orain Aitor Mantxolaren jarraipena dute.
Partekatu