Ir directamente al contenido

Customización de cookies

Cookies Analytics

Este sitio web utiliza cookies de terceros para cuantificar el número de usuarios y así realizar la medición y análisis estadístico de la utilización que hacen los usuarios del servicio ofertado. Para ello se analiza su navegación en nuestra página web con el fin de mejorar la oferta de productos o servicios que le ofrecemos por medio de la cookie Google Anlytics

Cookies para compartir en redes sociales

Usamos algunos complementos para compartir en redes sociales, para permitirle compartir ciertas páginas de nuestro sitio web en las redes sociales. Estos complementos colocan cookies para que pueda ver correctamente cuántas veces se ha compartido una página.

ZUEKIN AZOKA BONOAK, 20€ 10€REN TRUKE

2022 Urr 04

ZUEKIN AZOKA BONOAK, 20€ 10€REN TRUKE

Udazkenarekin batera, Rosa Maiza Ekonomia Sustapen, Toki Garapen eta Berrikuntza zinegotziak Zumarragako Azokan zuzeneko kontsumoa sustatzeko Zuekin-Azoka Bonuen kanpaina berri bat aurkeztu du gaur goizean.

 

Zuekin-Azoka Bonuek izandako harrera onaren ondoren, dagoeneko hiru edizio arrakastatsu egin dira eta Zumarragako Udalak laugarren kanpaina bat jarri du abian. Oraingoan ere 800 bonu izango dira Azokako postuetan erabiltzeko.

 

Zumarragako Udalak Zumarragako Azoka berraktibatzearen aldeko apustua egin du eta kanpaina arrakastatsuak indartu ditu, bai Azokako postuetarako bai kontsumitzaileentzako. “Guztira, Zuekin Azokako Bonuen aurreko zein egungo kanpaina hauekin, 27.600€ jarri ditugu Udaletik, guztira 2.760 bonu, eta horiek 55.000€-tik gorako gutxieneko gastua sustatu dute edo sortuko dute atxikitako postuetan, azken bi urte hauetan”, Maizak adierazi duenez.

Zinegotziak nabarmendu duenez, kanpaina hau Zumarragako Azokako aktoreekin batera egindako estrategia eta lanketaren barruan dago, eta aurreko legegintzalditik dator. Bertan, plazaren inguruan ikusi ditugun aldaketa guztiak jasotzen dira, Zumarragako Azokaren marka sortzea, Klik eta Jaso takilak bezalako proiektuak eta inbertsioak, Zumarragako Azokaren irudia duten mahai-zapiak eta poltsak...

Zuekin-Azoka Bonuen funtzionamendua aurreko edizioetakoa bezalakoa izango dela adierazi du Maizak, hau da:

  • 20 euroko bonuak izango dira, eta herritarrek erosiko dituzte, 10 eurotan. Gainera, bonuak 5 €-ko 4 tiketetan banatuta egongo dira, Azokan aurki ditzakegun produktuak erosteko aprobetxamendua errazteko.
  • Erosketa-tiketaren zenbatekoak Zuekin-Azoka Bonuaren zenbatekoaren berdina edo handiagoa izan beharko du, erosketa bakoitzean osorik agortu dadin. Ez da inoiz eskudirurik itzuliko, ez erosketan, ez produktua gerora itzultzean.
  • Pertsona bakoitzeko bonu bat eskuratu ahal izango dugu, eta horretarako baldintza bakarra adinez nagusia izatea eta NAN edo AIZ aurkeztea da.
  • Bonuak aldez aurretik erosi ahal izango dira Zelai Arizti Kultur Etxean Azoka ospatu aurreko ostegun eta ostiraletan eta larunbatean Azokan bertan, Udaletxeko sarrerako arkupetan egongo den mahai batean, bonoak amaitu arte eta 9:30-14:30 ordutegian, datorren ostegunetik, urriak 6tik, hasita.
  • Bonuak erabiltzeko epea datorren larunbatean, urriak 8an hasiko da eta abenduaren 17ra arte luzatuko da.
  • Bonuak programari atxikitako postuetan bakarrik erabili ahal izango dira, eta horiek identifikatzeko kartel bat izango dute.

“ZUEKIN AZOKA BONO kanpaina honekin, udalak udalerriko merkataritzara zuzendutako beste kanpaina batzuk osatzen ditu, hala nola Euskadi Bono Denda kanpaina edo Bi-Tartean elkartearenak, udalerrian kontsumoa sustatzen jarraitu nahi dugu, bertan eta modu jasangarriagoan kontsumitzeak aberastasun ekonomiko eta soziala sortzen baitu Zumarragatarrentzat” adierazi du Rosa Maiza.

Partekatu