AZENARIOA PRESTATZEKO 3 IDEIA
2026 Maiatza 06
2026 Mai 07
Errezeta tradizional eta erraza, orburuaren zapore leuna urdaiazpikoaren ukitu gaziarekin eta gazta gratinatuarekin uztartzen dituena. Sasoiko produktuaz modu goxo eta bero batean gozatzeko aproposa.
Osagaiak (2–3 pertsonarentzat)

Orburuak garbitu, kanpoko hosto gogorrenak kendu eta puntak moztu. Ur gazitan egosi bigun geratu arte eta ondo xukatu.
Zartagin batean, baratxuri xehatua erregosi eta urdaiazpikoa gehitu. Orburuak gehitu eta minutu batzuk kozinatu zaporeak uztartzeko.
Nahasketa laberako ontzi batean jarri, gazta birrindua gainetik bota eta gratinatu 200 ºC-tan 10–15 minutuz, gazta urtu eta gorritu arte.
Perrexil freskoarekin amaitu eta bero zerbitzatu.
Osagaiak (2–3 pertsonarentzat)

Orburuak garbitu eta goiko partea pixka bat moztu. Eskuekin kontu handiz ireki, lore forma emateko.
Jarri labeko erretilu batean eta gehitu oliba-olioa, gatza, piperbeltza eta baratxuri hautsa hostoen artean. Ukitu kurruskariagoa nahi izanez gero, ogi birrindu pixka bat gehitu.
Labean egin 200 ºC-tan 35–40 minutuz, kanpoko hostoak gorritu eta barrualdea samur geratu arte.
Perrexil freskoarekin zerbitzatu.
Plater bero eta goxoa, sasoiko barazkiak disfrutatzeko ezin hobea. Orburuen eta onddoen konbinazioak zapore leun eta oso aromatikoa ematen dio.
Osagaiak (2–3 pertsonarentzat)

Orburuak garbitu eta laurdenetan moztu. Tipula txikitua oliba-olioarekin erregosi eta gehitu orburuak eta xerratutako onddoak. Minutu batzuk kozinatu.
Arroza gehitu eta pixka bat erregosi, ondoren salda beroa pixkanaka gehituz. Egosi arroza krematsu eta bere puntuan geratu arte, noizean behin nahastuz.
Gatza eta piperbeltza egokitu eta, nahi izanez gero, gazta birrindu pixka bat gehitu testura krematsuagoa lortzeko.
Bero zerbitzatu, egin berritan.
Partekatu
2026 Maiatza 06
2026 Maiatza 06
2026 Maiatza 06