ZUMARRAGAKO AZOKAKO BASERRITARREN NABEAK 70 URTE BETE DITU
2024 Ekaina 27
2023 Urt 17
Gaur goizean, Mikel Serrano Zumarragako alkateak prentsaurrekoa eman du Baserritarren Nabean, Azokaren itzuleraren berri emateko.
Duela ia urtebete jaso zuen Zumarragak EBko Next Generation funtsen onuradun izango zelaren albiste, ia 1.000.000 €-rekin “Zumarraga merkataritza-eredu digital eta iraunkor baterantz aurrera eginez” proiekturako,.
Udalerriko gobernu taldea Azoka eta Zumarragako azokak, merkataritza eta turismoa bultzatzeko lanean ari da joan den legealditik, eta, hori guztia “elkarrekin gehiago garenaren” ikuspegitik.
“Proiektu hau pizgarri handia izan da gure hiri-ekonomia bultzatzen eta dinamizatzen aurrera egiteko. Tokiko merkataritzaren eta azokaren aldeko hainbat jarduera ditugu martxan, eta ingurune fisikoa eraldatzeaz gain (hori da, agian, oraingoz ikusgarriena), eraldaketa digitalaren, jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren aldeko apustua egin dugu, eta Zumarragako marka eta produktu turistikoetan aurrera egin dugu.” azaldu du Mikel Serranok.
Proiektua, gaur egun, oso gauzatze-maila aurreratuan dago, gauzatutakoa aurrekontuaren % 90era iristen da. Esan bezala, Soraluce kalea oinezkoentzat egin da eta Euskadi plaza ber-urbanizatu da; igogailua/karga-jasogailua berriz, hemendik martxora bitarte amaituko da. Artisau tailerretan pilareen estaldurak lantzen ari dira. Horiek hainbat materialez estaliko dira, hala nola zumez edo altzairuz. Material horiek Zumarragari aspalditik definitzen duen nortasuna ematen laguntzen dute, Zumarragako “Zumarraga bide bizia” marka turistiko berriak islatzen duen identitate bera.
Klik eta Jaso produktuak hotzean gordetzeko gaitasuna duten armairu berriak prest daude Jai Alaik igogailua/karga-jasogailua instalatu ondoren instalatu ahal izateko. Orduan, azokari ez ezik, udalerriko merkataritza-sektore osoari ere emango zaio zerbitzua.
Tokiko produktuak saltzeko armairuaren egituran dauden postu berriei dagokienez, amaierarako utziko dira, proiektuaren azken emanaldia izango da, eta udaberri-udarako izatea aurreikusten da.
Alkateak honako hau ere argitu du: “Gure aurreikuspena beti izan da Zumarragako Azoka plaza itzultzea jarduera guztiak amaitu ondoren, dinamizazio eta bultzada garrantzitsu bat egiteko aukeragatik, denboran kontzentratuta, baina Azoka osatzen duten saltzaileen eta Udalaren artean egiten den prozesu parte-hartzaileari esker eta prozesu beraren bitartez, lehenbailehen itzultzeko eskatzen ari zaizkigu eta, horregatik, eskaera honi erantzunez, Azoka larunbat honetarako, urtarrilak 21, plazara itzultzea planteatzen dugu.”
Beraz, larunbat honetan bertan, Zumarragako Azokak 59 postu izango ditu, horietako 19 nabearen barruan eta gainerakoak plazan bertan.
Postuen banaketan behin-behineko itzulera planteatu da, proiektuko jarduketa guztiak erabat amaituta egon arte, baina Mikelek azaldu duen bezala, “baserritarrak egiten ari zaizkigun eskaerari erantzun behar diogula uste dugu, pandemia eta obren artean birkokatzeko bi urte izan baitira, eta normaltasun batera itzultzeko nahia erabat ulertzen baitdugu.”
Amaitzeko, eskerrak eman nahi izan dizkie, eta ez bakarrik beraiei, baizik eta herritar guztiei, prozesu osoan zehar izan duzuen pazientziagatik.
Halaber, esan du Etxejabeen Nabea itxita dagoela jarduketak erabat amaitu arte, amaituta ez daudenez gero herritarrentzat arriskutsua baita. Beraz, itxita jarraituko du lanak amaitu ahal izateko. Larunbatean, berriz, asteroko Azoka egiteko prestatuko da. Behin hura igaro ondoren berriz itxiko da.
Partekatu
2024 Ekaina 27
2022 Urria 04
2022 Ekaina 30