Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros. Selecciona la opción de cookies que prefieras para navegar incluso su desactivación total. Si desea bloquear algunas cookies haga click en “configuración”. Si pulsa en el botón "Acepto" está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pulse en el enlace "Leer más" para mayor información.
Zuekin-Azoka Bonuen funtzionamendua aurrekoen berdina izango da:
20 euroko balioa duten erosketa-bonuak dira, 5 euroko 4 tiketetan zatikatuta, herritarrek 10 euroko zenbatekoan erosiko dituztenak.
Gehienez bono 1 pertsonako (adinez nagusia eta NAN edo AIZ aurkeztuta, Zumarragan edo beste herri batean bizi bada).
Bonuak larunbatean, azoka egunean, erosiko dira, Plazan jarriko den postuan, eta baita Zelai Arizti Kultur Etxean, merkatu aurreko ostegun eta ostiraletan ere (9: 30-14: 30), bonuak amaitu arte; Ostegun honetan bertan hasita.
Bonuak erabiltzeko epea: Larunbat honetan hasiko da ekainak 12tik Uztailak 24 arte. Bonuak programari atxikitako postuetan bakarrik erabili ahal izango dira, atxikitako postuek bereizgarri bat izango dute.
Erosketa-tiketaren zenbatekoak Zuekin-Azoka Bonuaren zenbatekoaren berdina edo handiagoa izan beharko du, erosketa bakoitza osorik agortu dadin. Inola ere ez da dirurik itzuliko eskudirutan, ez erosketan, ez produktua itzultzean.
Partekatu
Beste albiste hauek ere interesgarri aurkituko dituzu