
ZUMARRAGAKO AZOKA JATORRIZKO LEKURA ITZULIKO DA, EUSKADI PLAZARA
2023 Urtarrila 17
2021 Ots 01
Otsailan gaude, neguko urtaroan oraindik, eta gaurkoan, Nirea Itsaslurra webguneko Egutegian jasotzen diren hilabete labur honetako barazki eta fruituak jaso ditugu.
Fruituei dagokionez, sagar eta udareez gain, kiwien bolara ere bada, gure Azokako hainbat postuk ekarri ohi dituzte bertako kiwiak Zumarragako Azokara, baina adi azkar agortzen den produktuetako bat da eta.
Barazkiei dagokionez, babarrun, bai gorri, beltz zein zuriak, aza, azalorea, eta kolore pixka bat nahi badugu aza-gorria, bruselazak, letxuga zein kukuluak, letxuga, eskarolak, atxikoria, mihilua, txikoria, zerbak, romeneskua, tipula gorri eta zuria, kuia, patatak... neguan ere barazki garaia dela argi dago!
Honekin batera betiko produktuak ere topatuko ditugu, arraultza, gaztaia, ardi esnea, ogia eta opilak....
Gerturatu eta ikusi otsaileko Azokako koloreak!
Partekatu
2023 Urtarrila 17
2022 Urria 04
2022 Ekaina 30
2022 Ekaina 03