
Arrakasta biribila: Zuekin Azoka Bonuak denbora errekorrean agortu dira
2025 Otsaila 14
2025 Mar 10
Joan den larunbatean, martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunean, Zumarragan topaketa berezi bat egin zen, non Azokako hiru emakumek beren bizipenak partekatu zituzten. Urola Garaiko Mankomunitateak eta Zumarragako Udalak antolatuta, ekitaldiaren helburua landa eremuko emakumeen lana, esfortzua eta borroka balioan jartzea izan zen, gizartean duten funtsezko papera azpimarratuz.
Mariñe Martiamunok, Zumarragako Aginaga baserritik, Juanita Murgiondok, Mutiloako Agirieta baserritik, eta Anttoni Murgiondok, Gabiriako Beko Etxe baserritik, beren hastapenak, haurtzaroa eta gaurdaino egindako bidea kontatu zituzten. Haien testigantzen bidez, beren lanaren gogortasuna eta dedikazioa erakutsi zituzten, baita emakumeek landa eremuan duten ekarpena aitortu eta ikusgai jartzearen garrantzia ere.
Bertaratu ezin izan zaretenontzat edo ekitaldia berriz bizi nahi duzuenontzat, hemen duzue elkarrizketaren audioa. Bertan, haien testigantzak entzun ahal izango dituzue eta landa eremuko emakumeen borrokaren berri izango duzue.
Partekatu
2025 Otsaila 14
2025 Otsaila 07
2024 Ekaina 27