MERTXIKA GOZATZEKO 3 MODU
2026 Abuztua 02
2026 Uzt 27
Errezeta arin eta zaporetsua, kalabazina modu bero eta goxo batean disfrutatzeko. Gazta gratinatuarekin oso plater erraza eta erakargarria da.
Osagaiak
.png)
Kalabazinak garbitu eta luzeran erditik moztu.
Barrualdea koilara batekin pixka bat hustu eta mamia gorde.
Jarri kalabazinak labeko erretilu batean, oliba-olio pixka batekin, eta labean egin 180 ºC-tan 10 minutuz.
Bitartean, tipula txikitua erregosi. Gehitu tomatea eta kalabazinaren mamia, eta kozinatu barrualde mamitsua lortu arte.
Bete kalabazinak nahasketarekin eta estali gazta birrinduarekin.
Gratinatu 200 ºC-tan 10–15 minutuz, gazta urtu eta gorritu arte.
Osagaiak (2–3 pertsonarentzat)
.png)
Kalabazinak ondo garbitu eta xafla oso finetan moztu, mandolina edo laban zorrotz baten laguntzaz.
Jarri xaflak plater handi batean, geruza fin eta uniforme bat osatuz.
Gehitu parmesano xaflak eta intxaur zatituak gainetik.
Nahi izanez gero, gehitu rukula edo albahaka hosto fresko batzuk.
Ondu oliba-olioarekin, limoi-zukuarekin, gatzarekin eta piperbeltzarekin.
Utzi minutu batzuk pausatzen eta zerbitzatu fresko.
Errezeta erraz, kurruskari eta oso goxoa. Kalabazina barrutik mamitsua geratzen da, eta kanpotik urre-kolorea eta testura kurruskaria hartzen ditu.
Osagaiak (2–3 pertsonarentzat)
.png)
Kalabazinak garbitu eta birrindu.
Utzi minutu batzuk pausatzen, eta ondoren ondo xukatu, soberako ura kentzeko.
Jarri kalabazina ontzi batean eta gehitu arrautzak, irina, gazta birrindua, gatza eta piperbeltza.
Nahasi ondo masa homogeneoa lortu arte.
Zartagin batean oliba-olio pixka bat berotu eta tortita txikiak osatu.
Egin 3–4 minutuz alde bakoitzetik, urre-kolorea hartu eta kanpotik kurruskari geratu arte.
Partekatu
2026 Abuztua 02
2026 Maiatza 29
2026 Maiatza 07