Ir directamente al contenido

Customización de cookies

Cookies Analytics

Este sitio web utiliza cookies de terceros para cuantificar el número de usuarios y así realizar la medición y análisis estadístico de la utilización que hacen los usuarios del servicio ofertado. Para ello se analiza su navegación en nuestra página web con el fin de mejorar la oferta de productos o servicios que le ofrecemos por medio de la cookie Google Anlytics

Cookies para compartir en redes sociales

Usamos algunos complementos para compartir en redes sociales, para permitirle compartir ciertas páginas de nuestro sitio web en las redes sociales. Estos complementos colocan cookies para que pueda ver correctamente cuántas veces se ha compartido una página.

Gabonetako ZUekin-AZOKA BONOAK

2021 Abe 02

Gabonetako ZUekin-AZOKA BONOAK

Zuekin-Azoka Bonuek izandako harrera onaren ondoren (2020ko abendua, 2021eko urtarrila) eta 2021eko uda honetako bonuen kanpainaren ondoren, Zumarragako Udalak hirugarren kanpaina bat jarri du abian gabonei begira. Oraingoan 220 bonu gehiago izango ditugu, hau da, 800 bonu Azokako postuetan erabiltzeko.

Zumarragako Udalak Zumarragako Azoka berraktibatzearen aldeko apustua egin du eta kanpaina arrakastatsuak indartu ditu, bai Azokako postuetarako bai kontsumitzaileentzako. “Guztira, Zuekin Azokako Bonuen kanpaina hauekin, ia 20.000€ jarri ditugu, 1.960 bonu, eta horiek 39.200€-ko gutxieneko gastua izan dute edo izango dute atxikitako postuetan”, Maizak adierazi duenez.

Zinegotziak nabarmendu duenez, kanpaina hau Zumarragako Azokako aktoreekin batera egindako estrategia eta lanketaren barruan dago, eta aurreko legegintzalditik dator. Bertan, plazaren inguruan ikusi ditugun aldaketa guztiak jasotzen dira, Zumarragako Azokaren marka sortzea, Klik eta Jaso takilak bezalako proiektuak eta inbertsioak, Zumarragako Azokaren irudia duten mahai-zapiak eta poltsak...

Zuekin-Azoka Bonuen funtzionamendua aurreko edizioetakoa bezalakoa izango dela adierazi du Maizak, hau da:

  • 20 euroko bonuak izango dira, eta herritarrek erosiko dituzte, 10 eurotan. Gainera, bonuak 5 €-ko 4 tiketetan banatuta egongo dira, Azokan aurki ditzakegun produktuak erosteko aprobetxamendua errazteko.
  • Erosketa-tiketaren zenbatekoak Zuekin-Azoka Bonuaren zenbatekoaren berdina edo handiagoa izan beharko du, erosketa bakoitzean osorik agortu dadin. Ez da inoiz eskudirurik itzuliko, ez erosketan, ez produktua gerora itzultzean.
  • Pertsona bakoitzeko bonu bat eskuratu ahal izango dugu, eta horretarako baldintza bakarra adinez nagusia izatea eta NAN edo AIZ aurkeztea da.
  • Bonuak aldez aurretik erosi ahal izango dira Zelai Arizti Kultur Etxean Azoka ospatu aurreko ostegun eta ostiraletan eta larunbatean Azokan bertan, Udaletxeko sarrerako arkupetan egongo den mahai batean, boanoak amaitu arte eta 9:30-14: 30 ordutegian, datorren ostegunetik, abenduaren 2tik, hasita.
  • Bonuak erabiltzeko epea abenduaren 4an hasiko da eta 2022ko urtarrilaren 31ra arte luzatuko da.
  • Bonuak programari atxikitako postuetan bakarrik erabili ahal izango dira, eta horiek identifikatzeko kartel bat izango dute.

 

“Gabonetako garaia gastu-garai garrantzitsua da, eta kanpaina honekin, udalak udalerriko merkataritzara zuzendutako beste kanpaina batzuk osatzen ditu, hala nola Euskadi Bono Denda kanpaina edo Bi-Tartean elkartearenak, udalerrian kontsumoa sustatzen jarraitu nahi dugu, bertan eta modu jasangarriagoan kontsumitzeak aberastasun ekonomiko eta soziala sortzen baitu Zumarragatarrentzat” adierazi du Rosa Maizak

Partekatu