ZUMARRAGAKO AZOKAKO BASERRITARREN NABEAK 70 URTE BETE DITU
2024 Ekaina 27
2021 Abe 22
Zumarragako Azoka, bertako eta garaiko produktu eskaintzarekin, eta elikagai zein textileko postuekin, eguna aurreratuko du aste honetan eta datorren astean, larunbatak jai egunak direlako. Hori dela eta gabonetan, Gabon-gau egunean, 24ean, eta baita urtezahar egunean 31ean, Zumarragako Azoka izango dugu ostiralean eta ez larunbatean.
Azoka ostiraletan ospatuko bada ere, ohiko leku eta ordutegian izango da, Plazan eta Navean baserritarren zein elikagaien postuak izango ditugu, barazki, ogi, opil, landare, bakailao, pasta, enbutidoak, olibak, fruta eta beste hainbat produkturekin, 8:30etan hasi eta 13:30ak bitarte giro paregabean. Aldi berean, Trintxeran gainerako postuak izango ditugu, lentzeria, arropa, izara eta mantak, sukaldeko tresneria eta abar luze baten eskaintza paregabeekin, 9: 00etatik 14: 00etara.
Ohiko Azoka eguna ez denez, ostirala izanik, Azokara gerturatzerik ez baduzu edo Gabonetarako erosketa bereziren bat egiteko asmotan bazabiltza, gogoratu KLIK eta JASO Takilen zerbitzua erabili dezakezula.
Klik eta Jaso erabiltzea oso erraza da, horretarako, Azokako postuekin zuzenean harremanetan jarri, eskaera egin eta Azokako produktua Nave ondoko takilan jaso dezakezu, nahi duzun ordutegian (azokako postuekin harremanetan jartzeko informazioa hemen aurkituko duzu: www.zumarragakoazoka.eus).
Bide batez, Zumarragako Azokatik Gabon Zoriontsuak eta urte berri ona opa dizkizuegu, eta nola ez Azokako produktuekin goza ditzazula Gabonak, 2022 urte oparoa baten esperoan!
Partekatu
2024 Ekaina 27
2023 Urtarrila 17
2022 Urria 04
2022 Ekaina 30