
ZUMARRAGAKO AZOKAKO BASERRITARREN NABEAK 70 URTE BETE DITU
2024 Ekaina 27
2021 Api 27
Ohikoa den moduan, larunbatetako topagune den bertako eta garaiko produktuen eskaintza, elikagai eta arropa postuen eskaintzarekin osatuak, eta bezeroen Azokak, aste honetan eguna aurreratuko du, larunbata jai eguna delarik (maiatzak 1 langileen nazioarteko eguna izanik); beraz, Zumarragako Azoka ostiralean ospatuko da.
Ostiralean ospatuko denez, Arropa eta bestelako postuak Trintxeran kokatuko dira, gaur egun pandemiaren testuinguruan La Salleko patioan dauden postuak (9: 00etatik 14: 00etara). Bestalde, baserritarren eta ekoizleen postuak, bai eta elikadura-postuak ere, ohiko lekuetan mantentzen dira, hau da, Baserritarrak Plazan “Nave de las Caseras-en” eta elikagai postuak Zelai Arizti pilotalekuan (ohiko ordutegian, 8: 30etik 13: 30era); dena den badira postu batzuk ostiralena beste azoka batzuk dituztenak, eta beraz, Zumarragako Azokan izango ez direnak aste honetan.
Ostirala izanik, Azokara gerturatzerik ez baduzu, gogoratu KLIK eta JASO Takilen zerbitzua erabili dezakezula; hau da, zuzenean Azokako postuekin harremanetan jarri zaitezke, eskaera egin eta Takilan utziko dizute Azokako produktua; nahi duzun ordutegian jasotzeko (azoka postuen kontaktu informazioa www.zumarragakoazoka.eus -en topatuko duzu).
Partekatu
2024 Ekaina 27
2023 Urtarrila 17
2022 Urria 04
2022 Ekaina 30