Landa eremuko emakumeen ahotsak Zumarragan entzun dira
2025 Martxoa 10
2025 Ots 14
Zumarragako herritarrek herriko merkataritzarekiko konpromisoa erakutsi dute. Beste behin ere, ostegunetik ostiralera bitartean, agortu egin dira Zuekin Azokaren 6. edizioko 800 bonuak, eta horrek berretsi egiten du Zumarragako Udalak bultzatutako ekimen honen arrakasta.
Bonu guztiak banatuta, gaur, otsailak 15, hasiko da kanpaina, baina ez da bonorik salduko. Gaurtik aurrera, martxoaren 29ra arte, Zumarragako Azokara atxikitako saltokietan erabili ahal izango dira bonuak. Identifikazioa errazteko, komertzio horiek kartel bereizgarri bat izango dute, eta gainera, parte hartuko duten establezimenduen zerrenda osoa eskuragarri dago Zumarraga Berrikusi app-ean.
Udalak Zumarragako Azoka dinamizatzearen alde egiten jarraitzen du, tokiko kontsumoa sustatuz eta gure merkatariei eta ekoizleei lagunduz. Eskerrik asko edizio honetan parte hartu duzuen guztioi. Azokan ikusiko dugu elkar!
Partekatu