Ir directamente al contenido

Customización de cookies

Cookies Analytics

Este sitio web utiliza cookies de terceros para cuantificar el número de usuarios y así realizar la medición y análisis estadístico de la utilización que hacen los usuarios del servicio ofertado. Para ello se analiza su navegación en nuestra página web con el fin de mejorar la oferta de productos o servicios que le ofrecemos por medio de la cookie Google Anlytics

Cookies para compartir en redes sociales

Usamos algunos complementos para compartir en redes sociales, para permitirle compartir ciertas páginas de nuestro sitio web en las redes sociales. Estos complementos colocan cookies para que pueda ver correctamente cuántas veces se ha compartido una página.

"Klik eta Jaso", beste pauso bat Zumarragako Azokarako

2021 Urt 22

"Klik eta Jaso", beste pauso bat Zumarragako Azokarako

Udalak Zumarragako Azoka biziberritzeko duen apustua aurreko legealditik, 2016az geroztik, gobernu plangintzan proiektu estrategiko gisa izendatua dagoen proeiektua da. Proiektu honetan Udalak Goimenen eta Foru Aldundiaren babesa izaten ari da, eta dagoeneko hainbat pauso eman dira, horien artean gaur aurkeztera gatozen “Klik eta jaso” proiektua.

 

Baserritar zein ekoizleen eta bertako produktuen salmenta da biziberritze prozesuaren erdigunea, baina Zumarragako Azoka anitza dela kontuan hartuta eta gainontzeko elikagai zein arropa postuen beharrak ere barneratuz. Azokako postuekin era partekatuan landu zen biziberritze proiektu estrategikoak lau atal nagusi ditu:

• Gune fisikoaren modernizazioa,

• Zumarragako Azokaren marka eta nortasunaren lanketa

• Komunikazio plana

• Ekintzen dinamizazioa

 

Beste herrietan gertatu den moduan, Zumarragako larunbateko azokan ere Covid-19ak azokaren funtzionamenduan eragin du, egokitzapenak egin behar izan dira, eta biziberritze prozesua moteletzea ekarri du, udalak beste gai batzuri eman behar izan baitio lehentasuna. Udalaren helburua saltzaile zein kontsumitzaileen segurtasuna bermatzea izan da, Azoka salerosketa espazio segurua izan zedin eta bere aktibitatean ahalik eta eragin gutxien izan zezan. Azokak berak ez du ia eten aldirik izan, baina bai aldaketa garrantzitsuak eta osasun neurri zorrotak, esaterako 3 espazioen banaketa, aforoen kontrola, postuen arteko distantzia zabaltzea…

 

Egoera honen baitan, Azokaren biziberritze prozesuarekin jarraitu da, ahal izan den neurrian, eta esaterako baserritarren gunean, kristalezko itxiturez gain, sapaiaren insonorizazioa, Navearen margoketa lanak eta argiteriaren berritzea gauzatu dira.

Bestalde, Zumarragako Azokaren Komunikazio Plan bat ere landu da, aldi berean Azokaren sare sozialak sortu dira. Covid-19 sortutako egoera latzari aurre egiteko, merkatari, ostalari zein azokako postuei zuzendutako dirulaguntzez gain, Azokako gastua trakzionatzeko Bono programa bat gauzatu da, eta harrera oso ona izan zuen, lehen hastean bono guztiak saldu zirelarik (azken asteetako elurteekin bonoak erabiltzeko epea handitzea erabaki da).

 

Guzti honekin batera, eta Pandemiak zein konfinamenduen ondorio ere, Azokako salmenta esperientzia osatzeko eta bezeroekin harreman kanal berriak sortzeko helburua duen KLIK ETA JASO  proiektua jarri dugu martxan.

Zumarragkao Azokako bezeroei zuzenduriko zerbitzu gehigarri bat da, non zure betiko postuak erosketa takilan “utziko dizu”, saltzaile bakoitzak eta bezeroak adostutako moduan “klik batean Azokako erosketak” eskuratzeko.

Bezeroekin harreman-kanal berriak sortzea edo iada eta konfinamenduaren ondorioz sorduak izan direnak sendotzeaz gain, balio erantsiko zerbitzu gehigarriak esakintzea eta Azokaren presentzia larunbateko unetik haratago 365eko zerbitzu izatea dira helburu nagusienak. Horretarako KLIK eta JASO proiektuak Zumarragako Azokaren Nave de las caseras delakoaren kanpoaldean takila batzuk jarri ditu eta honekin batera zumarragakoazoka.eus webgunea garatzen ari gara, saltzaileen informazio eta harremanetarako datuekin.

Dagoeneko Zumarragako Azoka osatzen duten postuen erdia, 32 postu, atxiki dira proiektura. Guztira 12 baserritar edo ekoizle, 6 elikagai postu eta beste 14 arropa, konplementuak eta gainerako saltzaile.
Azokako saltzaileek bezeroekin salmenta zuzena egingo dute, telefonoz, whatsappez, aurrez aurre edo beraiek aukeratutako medioetan, bezeroek KLIK ETA JASO proiektuko postuak ezagutzeko eta hauen harreman informazioa izateko, zumarragakoazoka.eus webgune berrian postu bakoitzak bere aurkezpen atala izando du. Salmenta adostu ostean, saltzaileek produktuak prestatuko dituzte eta beraien sarbide datuekin internet bidez takila bat aktibatuko dute, honekin batera kode bat jasoko du saltzaileak takila ireki eta produktua bertan uzteko.

Produktua takilan sartzen den unean, takilak berak mezu bat bidaltzen dio erolesari, bere produktua prest dagoela esanez eta hau hartzeko kodearekin; honela kontsumitzaileak egokien zeion ordutegian takilara gerturatu bere kodea sartu eta erositako produktua erretiratuko du.

Webguneari dagokionez, “ez ez da marketplace bat”,  helburua saltzaileen informazioa, deskribapen txiki bat, zer saltzen duten eta batez ere harremanetarako informazioa eskuragarri jartzea da. Konfinamendu garaian gure hainbat saltzaileek telefono eta WhatApp bidezko salmenta zuzena egiten hasi dira, beraz dinamika bere ezagutzen dute eta zerbait erraza, praktikoa eta intuitiboa egitea izan da KLIK ETA JASO proiektuaren xedea.

Ordainketa, itzulketa eta antzerakoak zuzenean saltzaile bakoitzak bere bezeroarekin adostutako metodoen arabeherakoak izango dira. Dena den, bide honetan Udalak atxikitako postuei formakuntza eta laguntza eskainiko dio, euren aktibitatea profezionalizatzeko eta aberasteko bidea.

    Partekatu