Ekoizlea-Baserritarra OGIA
Takilen preferentziak
Eskaerak WhatsApp eta telefonoz
Belaunaldiz belaunaldi jarraitzen du gure baserriko nekazaritza eta abeltzaintza jardunak eta horri esker, gure baserriko produktuen goi mailako kalitate eskaintza zabala zuen aukeran: ogia, esnekiak, gazta, eztia, arrautzak, intxaurrak, babarrunak, sagardoa …
Gure baserriko urrezko produktua baserriko ogi tradizionala da; neurri eta forma desberdinetakoak ekoizten ditugu. Gure egurrezko labeetan dago sekretua; horiei esker, zapore zin hobea, iraupen luzea, usain bizia eta azal kurruskaria izatea lortzen dugu; ogi-xerrak egiteko ere ezin hobeak.
Ogia egiteaz gain, abeltzaintza da gure aktibitate gorena eta bertako ardi latxaren gazta ekoizten dugu. Mimo handiz jarduten dugu lanean gure ardiekin ahalik eta kalitate goreneko ardi esnea lor dezagun eta horrela gazta ezin hobea lortuko dugu. Gure gaztak ez du deskribapen beharrik, etorri eta dastatu, eta zeuk igarriko diozu zaporean duela muina eta autentikotasunean arrakasta.
Zuen erreferentzia izan nahi dugu, zatoz, dastatu eta erosi gure baserriko produktuak!
Partekatu